miércoles, 16 de febrero de 2011

EKOZINEMALDIA 2011 - aurkezpena


Zalantzarik gabe Ekozinemaldi honen (ospatzen dugun 5.a) berritasun nagusiena da ospatzen den leku kopurua, Ekologistak Martxan-en beste erakundeekin daukan harremanaren emaitzaz. Emaitza hau ere Ekozienemaldiaren eskaintza eta interesaren emaitza da: kalitatea eta filma kopurua. Hau ez zen pozteko aitzikia, esan nahi baitu hondamenak eta zuzengabekeriak darraiela. Baina egia esanda, kamara eta filmak egitea egoerak eta gatazkak dokumentatzeko eta zabaltzeko bihurtu da era hobea. Bestela sekulako erasoko lekukoak gara, baliabideak murrizten eta bioaniztasun azken erreserbak mugarik gabe erasotuak direla.

Ekozinemaldi berri hau 13 herritan gertatuko da, eta horiek ez dira ere Ekologistak Martxan presente dagoen guztiak . Zinemaldiak material edukiz gero olako jarduerak simulteneoki antolatzea frogatzen du. Leku batzuetan (Muskiz, Tolosa) egun bakarra izango da, beste batzutan bi, hiru, lau eta beste batzutan bost eta gehiago (Bilbo, Leioa)! Bakoitzan egitura desberdina taldeen eta aukeren arabera. Zabalkuntza honetaz Ekozinemaldia leku berrietara iritsi da, Tolosa, Muskiz, Leioa edo Lizarra bezalakoak, eta iaz egondako bestetan egongo da ere bai: Usurbil, Irun, Lasarte, Orereta eta Basauri. Hauekin batera hasiera batetik gertatzen ari den Bilbo, Iruñea, Donostia eta Barakaldo hiri eta herrietan ospatuko da.

Beti bezala kultur etxetan, auzo elkartetan, elkarte politiko eta gaztetxetan antolatu da 5. Ekozinemaldi hau eta baita euskaltegi eta helduentzako hezkuntza zentruetan, Basauriko kasua bezala, partehartzaile bakoitzaren ardura eta sormena frogatuz. Horrela, eta Basauriko zinean gertatuko den emanaldia ezik, zine aretoak deuseztatu dira Bilboko kasuan, Capitol zinearen itxiera delako eta erabat Ekotxean ospatuko da. Beraz, jaialdi guztia dohain izango da aurten ere.

Filmen artean aurten “Awka Liwen” argentinarra da aipagarria Osvaldo Bayer gidoilari ospetsuarena. Filma hau Argentinako lapurketa eta hondamenetan datza, konkistan eta ondorengo independentzian gestatutako bere jatorrizko herrien genozidioz hasita eta egun harrobi eta nekazaritza erraldoien (soja) bidez jarraitua.

Luzemetraien artean ere azpimarratu behar dugu “El final de la línea”, egungo arazo larria den gain-arratza aztertzen duena, elikaduraz gain ekosistemetan eragin nabarmena daukana, batez ere erraldoiak diren ekosistema horietan, ozeanotan.

Edo Klima Aldaketan erreferentzia den filma “Age of Stupid” (Lelokeri garaia) oraindik alde honetan estrenatu gabe dagoena. Honek Klima Aldaketa osatzen duen osagai desberdin askoren arten loturak egiten ditu, gizarte eta ingurumen mailan. Bertan duela gutxi hildako Pete Postlethwaite aktore ospetsua (Aitaren izenean, Azken Mohikanoa, Usteko susmagarriak, Haizetara jotzen, etab) da protagonista.

Edo hain trebea den “El poder de la comunidad- Cómo Cuba sobrevivió al pico del petróleo”, bere izenburuak dionez Kuban oinarritzen dela gure petrolioaren menpeko gizarte eta kulturan hau bukatzeak izango duen eragina azaltzeko. Kubak dagoeneko egoera hori jasan egin du 1990ean Sobietar Batasuna hondatu zenean erregairik gabe geratzen eta alternatiba ber-proposatu behar izanez.

Aurten ere EkoZinemaldian ahalegin bat egin dugu euskaraz materiala sartzeko. Hau ia ezinezkoa da hizkuntza honetan ez baita ekoizten. Baina gure harremank aprobetxatuz bahimena lortu dugu bi filmtxo euskaratzako (Ekologistak Martxan Ekoizpenak!). Horrela bere “Gauzen historia” horrenbeste arrakasta lortu duen Annie Leonard-en azken ekoizpena euskaratu dugu (eta gaztelaniara itzuli dugu ere bai). Hau da laugarren flima, ekoizle honek hondakinak eta kontsumo gizartea aztertzen hasi zenetik, aipatutakoa, ur botilak eta elektragailuak hausnartu ondoren. Oraingo honetan estatuan lehengo aldiz ikusteko aukera izango dugu, ”Muga eta Merkatuaren Historia” - karbono merkatuari buruz dagoen filma gutxienetariko bat.

Baita ere beste laburmetrai biziduna, klima aldaketari buruzkoa, guk euskaratua Adi eta mugi!” (Wake up, Freak out). Hauxe oso proposamen artistiko interesgarria larritasun gai baterako.

Baita euskaraz OMAL'-en ekoizpena (Observatorio de Multinacionales en América Latina) izango dugu egitarauan, espainiar transnazionalek 90 hamarkadaren amaieratik hona Amerika Latinan bultzatutako bero-kolonizazioari buruz hain emaitza ikaragarriak suposatu dituena bai burujabetza aldetik eta bai ingurumen, giza eta lan eskubide mailan, etab.
Prozesu hau, nahiz eta kasuak banaka aztertuak izan, ez zen orokorki bilduta izan orain filma honetan izan den bezala. “Bigarren lehorreratzea. Espainiako multinazionalak Latinoamerikan” oso ahalegin aipagarria da bide horretan.
Baita euskaraz gure filma izango dugu “ Gure Boliviarekiko zor ekologikoa”, aurreko urtean aurkeztu genuela baina orain arte leku askotan aurkeztu gabe zegoena eta izenak dionez olako zinemaldi batean ezinbestekoa dela. Bai hau bai aurrekoa bilbotar José Manzaneda zuzendariak ekoiztuak dira.

Beste lan batzuk ekarriko dizkigute Amazonaseko (“Xingu – La sangre de nuestra supervivencia”) edo Txileko Andesetako urtegien arazoa (“RALCO. Un mal negocio”) edo Oaxakako haize errota mega-parkeena (“Vientos de resistencia”), guzti hauek espainiar konpainiek parte hartzen duten proiektuak direnak aurrean bero-kolonizazioarekin salatzen genituenak.

Aukeratutako bertako kasua “Alta tensión. Una brecha en el territorio” Lizarraldea eta Araba zeharkatzeko den goi tentsioko sarea eta honen aurkako oposaketari buruzko bideoa.

Nola ez, beti bezala frustrazioren bat izan dugu nahia genuen beste filmak lortzeko, baita ere beste batzuk deuseztatu egin behar genuen... leku batzuetan nahiz eta 5 eguneko egitaraua antolatu, oraindik ez da nahiko denak erakusteko . Ala ere aukeraketa ezin hobea da egungo egoera latsa erakusteko bai planetan bai leku askotan, eta hau aldatzeko ahaleginak.
IKUSI ETA EKIN!

No hay comentarios:

Publicar un comentario