
Irudikate /Ekologistak Martxan
39'42
Egungo energia eredua ekologikoki jasangaitza eta sozialki bidegabea da (klima aldaketa, erauzketen kalteak,energia pobrezia, korporazioen boterea, mundu-mailako desorekak, etab.). Baina badira munduan zehar honen
aurka borrokatzen eta alternatibak martxan jartzen ari diren pertsonak eta taldeak. Dokumental honetan, EuskalHerritik abiatuta, Ipar eta Hegoaldeko zenbait esperientziatara hurbildu gara, haien bizitza proiektuak, erresistentziak eta proposamen politiko eta kooperatiboak ulertzeko asmoz. Bidai honek beharrezkoa zaigun energia eraldaketaren gakora doazen ikasketak eta erronkak erakusten dizkigu.
"Honek dena aldatzen du. Kapitalismoak klimaren aurka"
(Naomi Klein/ Avi Lewis), 90 min

Gizateriak Lurraren kontra eginiko eraso nagusien lehen lerroan dauden komunitateen zazpi erretratu boteretsu aurkezten ditu: hondar bituminosoen kontrako borroka Kanadan, oliobideen isurien ondorioak Montanan, meatzaritza-proiektuak Grezian, ikatz-zentral termiko baten aurreko erresistentzia Indian, etab. Istorio horiekin elkarlotuta, Naomi Kleinek azalpena eskaintzen digu klima-aldaketa eragiten duten atmosferara isuritako karbono dioxido isurien eta horiek sostengatzen dituen sistema ekonomikoaren arteko loturen gainean. Hala, Kleinek ideiarik erakargarriena planteatzen digu: klima-aldaketaren krisi existentziala balia dezakegul porrot egindako sistema ekonomiko hau zerbait hobea bilakatzeko.
Crudo Paraíso (60:04')
(Blanca Ordóñez de Tena)

2012an,
berriz abiatu zen Repsol petrolio-konpainiari hidrokarburoak Kanariar
Irletatik gertuko uretan bilatzea baimentzen dion prozesua.
Biztanleriak eta Kanarietako Gobernuak “EZ” esan zieten
prospekzioei. Halere, arazo horren funtsa energien eztabaida da.
Hainbesteko energia behar duen munduan, ezin iraunezko
kontsumo-ereduari eusteko, zera galdetzen diogu gure buruari: zenbat
denbora gehiago beharko dute gobernuek norabidea aldatu eta eredu
energetiko berriztagarri eta deszentralizatu baten alde egiteko?
Zenbat denbora gehiago hidrokarburoetan oinarrituriko eredu
suntsitzaile horri, ezinbestean desagertuko denari, eustearren
milioiak eta milioiak xahutzeari uzteko?
"Los Malos sueños de René Petit"
72 minutos ( RÃo Aragón/Eguzki Bideoak).


Marc Gavaldà 2015, 50 min.
"Discovering Lindane" (Arturo Hortas) 29'24 min.

Inquinosak LINDANO ekoiztu zuen, EBk 2000. urtetik eta Stockholmeko Hitzarmenaren Aldeen Itunak 2009tik mundu osoan debekaturik duten pestizida. 1974 eta 1992 artean, Inquinosak 140.000 tona hondakin toxiko eragin zituen, kontrolik gabe lurperatu zirenak Sabiñánigoko hainbat zabortegitan.
Cowspiracy
(Kip Andersen, Keegan Kuhn) Iraupena: 1h 25m
www.cowspiracy.com
/ cowspiracydatos.wordpress.com
gungo
industriarik suntsitzaileena planetan, abeltzaintza industriala,
garraioaren sektore osoak baino berotegi-efektuko gas gehiago
eragiten baititu. Azienda hazteak berotegi-efektuko gas gehiago
eragiten ditu auto, kamioi, tren, ontzi eta hegazkin guztiek batera
baino. Horiek % 13 eragiten dute; abeltzaintzak, aldiz, % 51. Horren
arrazoia da behiek metano-kopuru oso handia sortzen dutela beren
digestio-prozesuan. Metanoa 25 eta 100 aldiz suntsitzaileagoa da
karbono dioxido bideratua baino.
LABURMETRAIAK
"Un Minuto por el Beni"
Colectivo Alerta Amazónica, 2015. 2 min.
Boliviako
Gobernua Balako estugunean presa bat eraikitzeko aukera aztertzen
ari da. Horrek urpean utziko lituzke Madidi Parke Nazionalaren zati
bat, Pilón Lajas Biosferaren Erreserba eta dozenaka komunitate
indigena.
https://vimeo.com/145250844 4"Uraren kutsadura Ezkerraldean, konpondu gabeko arazoa" (6:12)
(Argia)
"RAP #NoalTTIP"
"Tú tienes el PODER PARA CERRAR Fukushima "- #Desenchufagaroña 2:30
"Las Papas Decimos No Al TPP" 3:42
"Reggasolina"
"Petrolify"
BESTE BATZUK:






No hay comentarios:
Publicar un comentario