miércoles, 5 de mayo de 2021

Ekozinemaldia 2021 Tolosan

 

2020ko Ekozinemaldia azken minutuan bertan behera utzi behar izan ondoren, aurten itzuliko gara, baina pandemiak baldintzatuta oraindik. Eskaintzarik murritzena eta sinbolikoena, Tolosan bakarrik, horixe baita gaur egungo egoera, desmobilizazioa, beste gauza batzuen lehentasuna eta oraindik mugak kontuan hartuta antolatu ahal izan duguna.

Baina Ekozinemaldi berri honek erakusten digu, pandemia gorabehera, etengabe mehatxatzen direla Amalurra, hots Planeta, bere ekosistemak eta, hedaduraz, baita pertsonak ere. Edo, berriro diogu, mehatxu eta inpaktu horiek ere areagotu egin dira. Horien aurrean, konfinamenduak eta murrizketak gorabehera, oposizioak aurrera jarraitu du, baita borroka eta proposamen horien zabalkundeak eta partekatzeak ere. Aurten ekoitzi edo aurkeztutako ikus-entzunezko ekoizpen gutxi batzuk baino ez ditugu hemen, hiru egunetarako programatu ahal izan ditugunak (iaz proiektatu gabeko bi, baina derrigorrezkoak iruditu zitzaizkigunak), eta askoz gehiago utzi behar izan ditugu kanpoan.

Laster aurkeztuko ditugu horiek guztiak iaz  Ekozinemaldi birtual batean egin  genuen bezala.  Bitartean, hemen iradokizun batzuk.

No hay comentarios:

Publicar un comentario