Beste Ekozinmeladi bat, Berta Caceresen heriotzaren lehen urteurrenean.
Edo haren mugimenduko kideek esaten duten bezala, “bere ereintzaren
urteurrenean” ("Guardiana
de los ríos-en" aurrerapena). Baina Berta ez da izan
bakarra. Bi aste geroago, COPINHeko haren kide Nelosn Garcia hil zuten,
eta, uztailean, Lesbia Yaneth Urquia. Hori baino lehen, hiru kide hil
zituzten manifestazioetan. Baina iaz, 2016ko ekainaren 21ean, Nilce de
Souza Magalhães Nicinha urtegien aurkako militantearen gorpua aurkitu
zuten. Urtarriletik zegoen desagertuta. Madeira ibaiko hidroelektrikoen
aurka egin zuen (Santanderrek finantzatuak), horiek kaltetua baitzen,
Jirau urtegikoaren aurka, zehazki. ("Jirau
e Santo Antonio: relatos de una guerra amazônica-ren" aurrerapena) (...)
Berri hobeak utzi zizkigun Santa Cruz de Baillaseko (Guatemala) Hidro Santa Cruz proiektuak, Espainiako Hidralia enpresarenak, urte amaieran (abenduaren 26an) proiektua bertan behera utziko zuela iragarri baitzuen, ondorio gisa aktibista kartzelatuak eta zenbait hildako utzita, Pascual Pedro Pablo (2015/03/27) eta Daniel Pedro Mateo (2013/04/16), kasu. Hidroelektrikoen aurkako aktibismoagatik hil zituzten horiek guztiak, baina jarduera hori ez zen izan ondorio lazgarriak izan zituen bakarra (galerak eragin zituzten, halaber, meatzaritzak, baso-ustiapenak, petrolio-erauzketak, gasarenak, ikatzarenak...).
Zer hoberik dokumental bat baino kasu horiek ezagutzeko (Bertarena, Nelson eta Lesbiarena; Nicinharena), garaipen bat ezagutzeko (Santa Cruz de Barillasekoa) ("Y
lo poco que nos queda-ren"
aurkezpena)eta Belo Monteko (Brasil) eta Tapajoseko kasuak ezagutzeko, azken hori egun geldituta dagoen arren. Hidroelektrikoen inposizioaren aurka, ibaien defentsari buruzko filmez gain, badira inpaktu hidriko negargarria duten bestelako azpiegiturak ere, lehertu eta isurketak eragiten dituzten petrolio-hodiak, adibidez. AEBko kasuan, frogaturiko azkenak izan dira Oklahomakoa, 2016an, eta beste bat Dakotan, apirilean, Keystone petrolio-hodian. Egungo erresistentzia egituratuena Standing Roock.-ena da (Dakota, AEB), indigenen eta ingurumenaren aldeko aktibisten (Uraren zaindariak) eskutik. Ikus-entzunezkoen artean sartu nahi izan dugu, eta, horretarako, “Mni Wiconi” film laburra euskarara ekarri dugu.
Horiei gehitu behar zaie Gaizka Arangurenen “Ni Urumea” (aurrerapena), gizakien eta ibaien arteko harremanaz diharduena, zein eragin dugun haietan eta zein kalte eragiten dugun ibaietan eta naturan, oro har.
Horregatik, halako zinemaldi batean, hemen ere eragiten ari diren kalteak jaso nahi izan ditugu, hala nola, Mendazako ur-erauzketa Egan, Esa handitzeak dakarren irristadura-arriskua, Nafarroako Ubidearen Bigarren Fasea, Oiolakourtegiaren kutsadura, etab. Hain urrunekoak ez diren beste zenbait ahaztu gabe, ezta hemen bertan energia- eta ekonomia-eredu honen presioa pairatu dutenak ere, esate baterako, Itoizko urtegiaren aurkako ekintzagatik kartzelatu osteko depresioaren ondorioz zendu berri den Iñaki Garcia Koch.
Arazo hidrikoei eta energiari buruzko zinemaldia, arlo horretan sinbologia handia duen hilabetean: Fukushimako gertakariaren urteurrena martxoaren 11n da, eta Txernobilgoarena 23an; horrez gain, hilaren 14an urtegien aurkako nazioarteko eguna da, eta 22an, berriz, Uraren Nazioarteko Eguna. Martxoaren 8an gainera emakumeen eguna da, eta begibistan dago ere, energia-eredu honek emakumengan daukan eragin bortitza. Martxoaren 17an, BBVAko akziodunen batzarra izango da; lehen aipatu Dakotako DAPL petrolio-hodia finantzatzeaz gain, beste hainbat proiektu hidroelektriko ere finantzatu ditu, hala nola, Ilisu (Kurdistan), Pascua eta Baker (Txileko Patagonia), El Cajon eta El Zapotillo (Mexiko), Cerro del Aguila (Peru). Iberdrolako batzarra ere egingo da egun horietan, Brasilen zenbait makroenpresaren jabe den multinazionalarena: Belo Monte, Tapajos (egitarauan sartuta dagoena), Teles Pires, Baixo Iguaçu edo ireki berri den San Pedro II Silen (Galizia), non 14 urtegi dituen. Horregatik guztiagatik, Berta eta Nelsonen heriotzen lehen urteurrenarekin bat egiteaz gain, EkoZinemaldiaren gaiak eta datak oso esanguratsuak dira. Eroritakoen alde, kaltetuen alde, proiektu horien aurka borrokatzen direnen alde, behin eta berriz esango dugu: “Ura eta energia bizitzarako, eta ez heriotzarako!”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario