Hemen
dago 12. EkoZinemaldia, beste urte batez, indarrez beterik. Planetari
eragiten dioten arazoen ikuspegi globala ematen ahaleginduko gara,
aurtengoan ere. Fokua energian jarriko badugu ere (zentral
hidroelektrikoak, erregai fosilak…), energiarekin lotutako beste
jarduera askotaz ere jardungo dugu: meatzaritza, ura, elikadura,
teknologia eta abar. Eta, jakina, energiaren askotariko eraginak
izango ditugu ikusgai, ingurumenean nahiz gizakiengan dituenak,
eskubide demokratikoetan dituenak, eskubide kolektiboetan dituenak,
emakumeen eskubideetan dituenak eta abar.
Aurtengo
dokumentalen hautua nahiko zabala lortu dugu. Latinamerikaz aparte
(Brasil,
Kolonbia,
Ekuador, Peru, Puerto
Rico) beste
geografia batzuetara hedatu gara, errealitate ezkutuago batzuk
ezagutzeko asmoz: Ghana,
Senegal, Mauritania
edo
Kurdistan.
Oraingoan
ere, sari ugari eskuratutako filmak izango ditugu; meritokrazia ez da
gure politika, baina aintzatespen-seinaletzat
hartzen ditugu (batzuetan nazioarteko aintzatespenak dira).

Beste
film batzuek proiektu (energetiko) handiak eta dituzten
gizarte-inpaktuak, bereziki
emakumeengan dituzten inpaktuak
lantzen dituzte.
Arpilleras:
bordando la resistencia filmak
ikuspuntu bitxia darabil. Izan ere, Brasilgo proiektu
hidroelektrikoen erasana jasan duten emakume askok zaku-oihaletako
brodatuak aukeratu dituzte haien egoerak eta borrokak adierazteko.
Yaku
Chaski Warmikuna: Mensajeras del Río
filmak
Berta Cáceres saria jaso du DONAMCINE
lehiaketaren
III. edizioan.
Frontera
invisible filmak ere sariak jaso ditu edonon. Kolonbian
biodiesela ekoizteko erabiltzen diren palma afrikarren laborantzez
eta herrialde hartan informatze hutsak suposatzen duen arrisku
handiez ari da filma, asko landu ez den gaia. Izan ere, filman parte
hartu zuen ekintzaileetako bat, Hernán Bedoya, filma Kolonbian
estreinatu eta gutxira erail zuten (2017ko abenduan). Iragan den
urteko EkoZinemaldia eraildako ekintzaileen omenez egin genuen.
Gogoan izan behar ditugu aurten ere, bai Hernán, bai ekintzaile
mehatxatuak.



antolatzen
dute:
tradener.wordpress.com
www.ekologistakmartxan.org
MGI-ISF: euskadi.isf.es
tradener.wordpress.com
www.ekologistakmartxan.org
MGI-ISF: euskadi.isf.es
No hay comentarios:
Publicar un comentario