viernes, 11 de marzo de 2016

10. EkoZinemaldia: eredu energetikoa eta aldaketa klimatikoaren aurrean: TRANSIZIOA!


ekozine kartila 2016 bigarrena 



Ekologistak Martxanek antolatzen duen Ekozinemaldiak, ekologia hizpide duen zine erakustaldiak, hamar urte betetzen ditu aurten. Urte guzti hauetan haundituz eta zabalduz joan den ekimen honen helburua, ekologia soziala jorratzen duten luzemetrai, dokumental eta laburmetraiak herritarrei gerturatzea da, gizarteak naturarekiko duen  sentsibilizazioa sustatuz.
 Zentzu  honetan, aurten, eredu energetikoa eta honen ondoria den aldaketa klimatikoaren gaia eta hauek gainditzeko behar den transizio landu nahi ditugu. Horretarako, AEB, Bolivia, Uruguai, Espainia eta Euskal-Herrian ekoiztutako proposamenak aukeratu ditugu, eta hauekin batera India, Kanada, Brasil, Ekuador, Kuba, Grezia, Polonia, Alemania eta beste herrien kasuak aztertuko ditugu.

Ohi bezala, Ekozinemaldia aste betez ospatuko da, martxoaren 14tik 20ra,  eta 17 udalerritan izango dira emanaldiak. Gipuzkoan  Donostia, Errenteria, Oiartzun, Irun, Ordizian, Tolosan eta aurten ere Ataun eta Seguran egongo da ikusgai;Araban Gasteizen ; Nafarroan aldiz Iruña eta Lizarran eta Bizkaian berriz Artea, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Leioa eta Trapagaranen ikusi ahal izango dira emanaldiak. EkoZinemaldi hau, Ekologistak Martxan elkarteko bolondresek eta erakunde lagunek (Zerrenda ikusi) egin dute posible berriz ere.

Emanaldiak jatorrizko bertsioan eskeiniko dira.  Aurten euskerazko eskaintza ederra lortu dugu, alde batetik Ekologistak Martxan-ek ekoiztutako “Piztu aldaketa!” dokumentalarekin, eta beste aldetik erakundeak berak bereziki euskeratutako “Honek dena aldatzen du” filmarekin, mundu mailan ospetsua den Naomi Klein-en izenburu berdineko liburuan oinarritua. Sarrera doainekoa izango da orohar, baina aurten ere herri batzuetan  egitarauaren barne filma komertzialak eskeiniko dira .

No hay comentarios:

Publicar un comentario