miércoles, 9 de marzo de 2016

'Honek dena aldatzen du' dokumentalaren estreinaldia


Avi Lewis eta Naomi Kleinen azken filma bereziki euskartua izan da Ekozinemaldi honetarako. Hain zuzen ere, Ekologistak Martxanek berak burutu du itzulpena, eta, hemendik aurrera, filma euskaraz ikusteko eskuraga eskuragarri egongo da. Argi dago ahalegin hau egin dela, filma ezinbestekoa delako. Kapitalismoaern eta klima-aldaketaren arteko harreman zuzena oso ondo uzten du agerian, bai eta herri txiroek eta gure gizarteetako kide ahulenek nola jasaten dituzten ondorioak. Azken kasua, aste honetan pairatu dute Hondurasen, Berta Cáceres ekintzailearen erailketarekin eta Gustavo Castroren zauriketarekin. Horregatik, loturak argi izan behar ditugu, borrokari eusteko.

Gora Berta! Gora borroka klimatikoa!
AMALURRA defenda dezagun!
Honek aldatzen du guztia ikusgai izango da:
  • Artea : Martxoak 17 osteguna/Jueves. Artea (20:00, Kulturetxea).
  • Basauri: Martxoak 14, astelehena /lunes. IBAIGANE KULTUR ETXEA (19:00)
  • Bilbo: Martxoak 16 Asteazkena: BILBOROCK (18:00)
  • Donostia: Martxoak 15, Asteartea: Txantxarreka gaztetxea (Antigua)
  • Errenteria-Orereta:  Martxoak 17, osteguna/jueves. Mikelazulo 19:30
  • Gasteiz: Martxoak 10: 19:30h en el Zapateneo (Zapa, 95).
  • Leioa: martxoak 20 Igandea:  Udondo Gaztetxea, 19:30h
  • Lizarra-Estella: Martxoak 15, asteartea/martes - Lizarrako iburutegia/Biblioteca Pública de Estella- Lizarra (Ruiz de Alda k 34-36). 19:00
  • Oiartzun: martxoak 16, Oiartzungo liburutegia, 19:30
  • Ordizia: Martxoak 16 Asteazkena: Herri Antzokia, 20:30
  • Tolosa: martxoak 16 Asteazkena, Leidor zinema, 19:30h
  • Trapagaran: Martxoak 15, Asteartea.  Olaso Jaurlegia. 19:30.

No hay comentarios:

Publicar un comentario