Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar.. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatu
Petrolioa ustiatzeko, oihanean gero eta barrurago sartzen dira dena suntsituz. Era berean, elikagaiak erregaiak ekoiztera bideratzen dira. Bestetik, meatzea ustiatzeko, dena kentzen da, lur guztia eta bertan dagoena (ingurumenak, herriak, baratzak) zulo batetik desagerraraziz
Lehenengo kasua (petrolioaren ustiapenaren eragina) jorratzen dute Amanece Dignidad, Sucumbíos eta Sweet Crude filmek. Bigarren kasua Indonesian zeharreko palmondo afrikarraren hedapena dugu, eta horren isla Palm Off filma. Beste kasuaren adibidea zerura irekitako meatzaritza da, El Oro o la vida filmaren gaia, Erdialdeko Amerikan urrea ustiatzeko sortutako triskantza.
Azken baliabideak ustiatzeko ahalegina edo hauek baino prozesu garestiagoen adibideak hemen ere badauzkagu, ez Hegoaldean soilik. Horien adibide dira hausketa hidraulikoa (Fraking) edo zentral nuklearren bizitza luzatzea (Garoña, Ascó, Cofrents),helburua dauden baliabideei abantaila ateratzea baita , edo koke lantegiak (Petronorrena) ekoiztutako petrolioari gehiago ateratzea. Azken hau eta irizpide honen baitan dauden bestelako azpiegiturak (superportuan ere koke lantegia, nekazaritzako erregai lantegia eta ziklo konbinatuko zentrala proposatzen dituzte!) Ez hemen, ez inon filmean aztertzen dira.
Baina, aldi berean, ekoizpena areagotzen eta horretarako irtenbide gehiago bilatzen jarraitzen dute. Hori da elektrizitatearen kasua, eta proposatutako banaketa sare berriena (hain zuzen, La MAT filmak aztertzen duena, iaz Goi-tentsioak bezala).Eta transnazionalek haien mugak mugitzearekin batera, haien jarrera ere areagotzen dute (handikeria, harrokeria, indarkeria). Dorre handi berriak eraikitzen dituzte, baina biztanleriarekiko jarrerak okerrera egiten jarraitzen du, hainbeste lekutan aspalditik erakutsi dutenez.
Hori da The Pipe’n azaltzen den kasua: Shellek hainbeste lekutan bere jarrera txarra erakusteagatik ospetsu bihurtuta, berdin jarduten du (leku horietako bat Nigeria da, hain zuzen, aurten ere egitarauan sartuta). Horri, estatuaren konplizitatea ere gehitu behar diogu, kapitala,eta ez herria, ezta ingurumena ere, babesten baitu.
Hala ere, aurten baditugu estatua eta multinazionalak elkartzen dituzten kasu ugari, beti euren interesak defendatzeko eta herria eta ingurumenaren aurka egiteko. Hori da Peruko Operación Diabloren kasua, natura eta eskubideen aldeko ekintzaileen aurkako eragiketa . Hori erakusteko, lekuko eta errepresio horren biktima zuzen bat izango dugu gure artean.
Errepresioa, hemen ere ezaguna zaigu; oraingoan, batez ere, AHTren aurkako mugimenduan dauka jomuga, zenbait epaiketa abiatuta. Italiatik ere, azken egunotan Susa Haranean izandako sarekadaren berri izan dugu. Bai, hemengo egoera eta beste lurralde batzuetakoa elkartzea ere bada aurtengo EkoZinemadiaren helburua. Azken finean, helburu bera dago ingurumenari eragindako kaltearen atzean: etekina. Etekina eta errespetu eza. Aurten ere, geuk (Ekologistak Martxan) ekoiztutako film bat daukagu. Bertan, 6 gatazka desberdin lotzen dira: hemengo hiru eta beste herrialde batzuetako beste hiru, guztiak hemengo konpainiek bultzatuak.
Nigeria eta Indonesiako egoerak ikusgai
Honenbestez, aurten ere ordezkaritza anitza daukagu, bai Latinoamerika, bai Afrika eta Asiako filmak aurkeztuz. Aipamen berezia merezi du Sweet Crude filmak (‘Petrolio gozoa’,baita ‘gordin gozoa’ ere), Nigeriako egoera erakusten duena. Gai hau aspalditik erakutsi beharreko horietako bat da, baina zailtasuna material gabezian dago. Garrantzitsua da handik baitatorkigu gure energia ekoizteko erabiltzen dugun gas asko: 1995 eta 2010 artean, handik etorri zen euskal erkidegora inportaturiko gasaren %44. Eta gure energia ekoizpen gehiena ziklo konbinatuko zentraletan (gasa erabiltzen dutenak) oinarritu da azken urteotan: 2009an horrela ekoiztu zen EAEko %58,9. Alabaina, jakina da Nigeriako Nigerreko deltaren egoera: infernua; bai ingurumen aldetik, bai jendarteari dagokionez, errepresioa, indarkeria, pobrezia eta gosea baitira nagusi.
Antzeko egoera gertatzen ari da Indonesian, petrolioa ordezteko inposatu den nekazaritzako erregaien bidez. Han ere, ondorioa krudela da: lurrak lapurtu dituzte eta oihana suntsitu eta erre da. Urtero, 2,8 milioi hektarea oihan galtzen dira. Hau, ingurumenaren ikuspegitik, beste amesgaizto bat dugu, CO2 ekoizpena larriki biderkatu baita. Eta errepresioa eta indarkeria ere nagusi dira. Euskal Herrian badugu han gertatzen den egoeraren erantzukizuna, hemengo nekazaritzako erregaia hango oiloekin egiten baita: 2010ean 35.000 tona palmondo olio inportatu ziren EAEra, % 96 Indonesia urrunetik.
Egoera hauen guztien ondorioz inspirazio asko ere aurkituko dugu 6. EkoZinemaldian, esaterako, MAT geldiarazteko baso-ekintzaileak, edo Nigeriako MEND, edo Latinoamerika osoan meatzaritzaren aurka altxatu diren herrieak, edo Rossporten Shell eta bere babesleen aurka aritzen den komunitatea… edo hemengo egoera, triskantzak iraun badirauelako, baina erresistentziak ere bai!
.
No hay comentarios:
Publicar un comentario