martes, 14 de febrero de 2012

filma guztien sinopsiak:






La MAT. A dónde nos lleva el progreso”
Javier Collado Reigadas eta Ales Payas Felis, 2011, Katalunia 28,35´
MAT (Oso Goi-tentsioko Linea elektrikoa) bai legezko ekintzekin, bai zuzenekoago ekintzekin borrokatu da, esaterako, Estatuan baso bat lehen aldiz okupatuta. 440KWko linea elektrikoak Penintsula zeharkatuko du eraztun energetiko baten baitan, Europa eta Afrikako Iparraldea zeharkatuta Espainiako gehiegizko ekoizpenari eta Frantziako nuklearretakoari irteera emateko. Desjabetzeak, naturaren suntsipena, paisaiaren gaineko eragina, osasunerako arriskuak... eta, gainera, konbentzitu nahi gaituzte erabat nahitaezkoa dela ekonomikak hazten eta kapitalismoak funtzionatzen jarraitzeko.
Amanece Dignidad”
Anna Castillo, 2011, Bolivia, Ekuador, Venezuela, Euskal Herria 30´
Duela zenbait hamarkada esaten da multinazionalak Latinoamerikara iritsitakoan aurrerakuntza sustatu eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuko zutela. Aitzitik, gizarte eta ingurumen ondorio latzak sortu dituzte. Horrela bizi izan du Domingak Bolivian, Gloriak Ekuadorren eta Norquisek Venezuelan. Ondorio hauen aurrean, beren komunitateekin batera antolatu dira euren eskubideak defendatzeko eta bizimodu duina ahalbidetuko dieten bestelako garapen ereduak exijitzeko. Hauek dira beraien istorioak.
Cuando la Tierra Llora. Operación Diablo” (2 sinopsiak, aukeratzeko 1)
Stephanie Boyd, Peru 2010
Urrea erauzteko munduko meatzaritzako enpresarik handienak eskualdean lan egiten duten giza eskubideen defendatzaileei egindako jazarpena kontatzen du. Film honek, estatuek eta Merkataritza Askeko Itunek sustatu eta babesturiko meatze-erauzketaren gizarte, ingurumen eta politika mailako ondorioak erakusten ditu.

El Oro o la Vida”
Alvaro Revenga, 2011, Guatemala,57´
Egun, Erdialdeko Amerika meatzaritzako enpresa transnazionalen inbasioa jasaten ari da. Kanadako Goldcorp urre-enpresa da eremuan hedapenik handiena duena. Azken urteotan zehar, haren jarduerek kutsadura, gaixotasunak, heriotza, komunitatearen zatiketa eta protesta sozialaren kriminalizatzea eragin dituzte. Honduras eta El Salvadorren, sumina egunetik egunera hazten ari da. Guatemalan, 50 Herri Mayak baino gehiagok meatzaritzaren hedapenarekin bukatzea erabaki dute, Galdeketa Komunitarioen bidez. Borroka hau hasi baino ez da egin!

Palmed off”
Palma-olio plantazioek Indonesian kalteturiko indigenen testigantzetan oinarrituta, plantazio hauek haien tokiko ekonomian, ingurumenean, kulturan eta etorkizuneko belaunaldien geroan dituzten ondorioen berri ematen du.

Dulce petróleo
Sandy Cioffi (Nigeria/Kanada, 2009) 93’
Nigerian, Nigerreko Deltaren historia, 50 urtez petrolioa erauzi izanaren giza eta ingurumen ondorioak eta Nigerreko Deltaren Emantzipazioaren Mugimendua baitan duen matxinada bateko kide gazteak. Filmak eskualdeko estatistika eta kazetaritza-sentsazionalismoaren atzean dagoen gizatasuna erakusten digu, ahotsa ematen die kaltetuei, eta publikoa benetako historia ezagutzera gonbidatzen du.

La Tubería”
Zuzendaria: Risteard O'Domhnaill (Irlanda, 2010) 83´
Dokumentalak Irlandako ipar-ekialdeko kostaldeko herri txiki baten borroka kontatzen du, haien bizitza, bat-batean, gas naturala eroateko hodi baten ezarpenak aztoratzen duenean. Irlandako ipar-ekialdeko kostaldetik 80 kilometrora gas naturaleko erreserba erraldoi bat dago. Enpresa-patzuergo bat, Sheel buru, Irlandako gobernuaren isileko onarpenarekin, gas hori eroateko hodi bat ezartzeko planak garatzen hasi zen.

Sucumbíos, tierra sin mal”
Arturo Hortas (Ekuador, 2011) Iraupena:---
Chevron-Texacok Amazonian sortutako ingurumen kalte zenbatezinen ondorioz, talde ekologistak eta Amazoniako natiboak lege-demanda luze batean murgildu ziren. Lurralde honetako biztanleak etengabe zebiltzan hara eta hona “Gaitzik gabeko Lurra”ren bila, elikagai asko eta jendearen artean bakea izango zituena. 2011n ehun urte bete ziren Ekuadorren lehen aldiz erauzi zenetik petrolioa. Sucumbíosen 1967an hasi zen, bost nazionalitate indigena kaltetuta. Horietako bat Pueblo Cofán da.

La abuela grillo”
The Animation Workshop, Danimarka eta Animatzaile Boliviarren Komunitatea (Bolivia, 2011) 12,42´
Marrazki bizidunetako film laburrak ayoreo (chaco borealeko herri indigena) mitoaren moldaketa bat aurkezten du, istorioa alegia bihurtuta mundu garaikideko funtsezko gai bati heltzeko: uraren merkaturatzearen kontrako herrien borroka. 

"Ez hemen ez inon",
  Ana Moreno/Ekologistak Martxan 2012, 55 min
Euskal Herriak jasan du industrializazio bortitzaren eragin handia. Honen eraginez ere zenbait enpresa sortu ziren egun munduko boteretsuen artean daudenak. Haientzako, beste enpresa transnazionalentzako bezala, etekinak dira helburu nagusia, ingurumen eta gizartean daukaten inpaktuak kezkatu gabe. Euskal Herrian daramazkigun borroka askok badaukate beste leku askokoekin harremana. Filma honetan holako zenbait gatazka dakarkizue (petrolioa eta gas ustiapena eta ekoizpena Argentina eta Nigerian, urtegiak Brasilen) hemengo beste batzuekin elkarlotzen . 

No hay comentarios:

Publicar un comentario