Baina Ekozinemaldi berri honek erakusten digu, pandemia gorabehera, etengabe mehatxatzen direla Amalurra, hots Planeta, bere ekosistemak eta, hedaduraz, baita pertsonak ere. Edo, berriro diogu, mehatxu eta inpaktu horiek ere areagotu egin dira. Horien aurrean, konfinamenduak eta murrizketak gorabehera, oposizioak aurrera jarraitu du, baita borroka eta proposamen horien zabalkundeak eta partekatzeak ere. Aurten ekoitzi edo aurkeztutako ikus-entzunezko ekoizpen gutxi batzuk baino ez ditugu hemen, hiru egunetarako programatu ahal izan ditugunak (iaz proiektatu gabeko bi, baina derrigorrezkoak iruditu zitzaizkigunak), eta askoz gehiago utzi behar izan ditugu kanpoan.
Laster aurkeztuko ditugu horiek guztiak iaz Ekozinemaldi birtual batean egin genuen bezala. Bitartean, hemen iradokizun batzuk.